Eleaniztun-proiektuen kudeaketa

Askotariko hizkuntzetan dauden proiektu integralak kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu. Gure proposamena jatorrizko hizkuntzan egindako edukien prestakuntzatik, dokumentuak nahi diren hizkuntzetan eman eta banatu arte dabilen prozesuaz arduratzen da.


Itzulpen zerbitzuak

Itzulpen teknikoak

Lexiko tekniko handiko dokumentuak itzultzen ditugu, eta erabiltzen dugun terminologia zehatza dela eta jatorrizko dokumentuetan agertzen diren ideiak egokitasunarekin transmititzen ditugula ziurtatzen dugu.

 

Software eta web orrialdeen lokalizazioa
Lokalizazio zerbitzuak eskaintzen ditugu eta edukiak beste merkatu batzuen berezitasunetara moldatzen ditugu.

 

Itzulpen orokorrak
Dokumentazio orokorra itzultzen dugu: katalogoak, eskuliburuak, finantza-dokumentazioa, eskaintzak, kontratuak, urteko txostenak, memoriak, eta abar.

 

Zinpeko itzulpenak
Erakunde publikoak nahiz pribatuak igortzen dituzten dokumentuen zinpeko itzulpenak egiten ditugu: unibertsitateak, epaitegiak, udalak, erregistroa eta bestelakoak, baita kontratuak, notario-aktak, lan-ziurtagiriak eta bestelakoak ere.


Maketazio zerbitzuak

Formatuen diseinua, moldaketa eta hobekuntza egiten dugu, eta enkargu bakoitza eskatzen dituen beharrak betetzen ditugula egiaztatzen dugu.

Palíndromok Adobe: InDesign, Illustrator, FreeHand, PhotoShop; Corel: CorelDraw, PhotoPaint; Autocad; Office: Word, Excel, PowerPoint eta abar familien sofware-rra erabiltzen du.


Interpretazio zerbitzuak

Aldibereko, esan osteko edo loturazko interpretazio zerbitzuak.


Orrazketa eta testu eta formatu zuzenketa zerbitzuak

Dokumentuen edukien eta formatuen orrazketa, estilo-zuzenketa, terminologia-bateratzea.


Edukien eta formatuen kudeaketa zerbitzuak

Edozein motatako edukien kudeaketa optimizatzeko aholkua ematen dugu, terminologia datu-baseak, itzulpen-memoriak, estilo-gidaliburak eta erreferentzia-materialak diseinatzeko, sortzeko, optimizatzeko eta mantentzeko aholkularitza barne.
Halaber, zerbitzuan edukiak ondo sortzeko eta mantentzeko sistemei eta prozedurei buruzko aholkularitza sartzen da.

El sitio web www.palindromo.com utiliza cookies propias y de terceros para recopilar información que ayuda a optimizar su visita a sus páginas web. No se utilizarán las cookies para recoger información de carácter personal. Usted puede permitir su uso o rechazarlo, también puede cambiar su configuración siempre que lo desee. Encontrará más información en nuestra Política de Cookies.política de cookiesModificar su configuracionModificar ACEPTAR

Aviso de cookies